miércoles, 18 de enero de 2012

Errusiako Iraultza 7.GAIA

Errusiar IraultzaErrusiako iraultza (I)


1917ko urria Errusiako historia aldarazi zuen hilabetea izan zen eta XX. mendean zehar modu erabakigarrian munduko bilakaeran eragin zuena. «Mundua zirrarari zuten hamar egunek» erregetza absolutu batetatik erregimen komunista bateranzko bilakaera ia bat-batekoa suposatu zuten.

Iraultzaren jatorriak

1917ko azaroaren iraultzaren arrazoiak tsarreko Errusiako egitura sozial eta ekonomikoan sakonki finkatzen dira:
  • Atzeraturiko ekonomia, industria- eta finantza-azpiegituraren faltagatik eta landa guneetan feudalismoaren iraupenagatik ezaugarritua.
  • Gizartearen banaketa sakona. Alde batetik, ia nazio-aberastasun guztia zeukaten gutxiengo aristokratak zeuden, eta bestetik goseak, miseriak, gerrak eta zergek estututako herria.
  • Sistema politikoaren ustelkeria, teorikoki sistema demokratikoa zen, baina egiaz nazioaren arazoak konpontzeko ezgauza zen eta tsarraren eta nobleziaren agintepean zegoen.
  • Errusiako gainbehera militarra: 1905ean Japoniaren kontrako porrotak (ondorio bezala iraultza saiakera izan zuena urte hartan), alemaniarren kontra jasandakoekin jarraitu zuen 1914. eta 1917. urteen artean.
  • Gizartearen haserrea, aurreko arazoek, eta batez ere, janarien eskasiak eta erdialdeko Inperioen kontrako gerran borrokatu zuten soldadu gazteen hilkortasunak eraginda.
Guzti honi gehitu beharko litzaioke Inperioaren gune ez errusiarretan, bereziki Baltikoan, Polonian, Finlandian eta Ukrainan eman zen nazionalismoen berragertze bortitza. Iraultzaileek gutxiengo hauen herri-haserrea bere mesedetan erabiliko zuten Tsarreko sistema ahultzeko.

Boltxebikeak

1905eko kale egin zuen iraultzaren ondoren, tsarrak nazio-politika liberalizatu behar izan zuen, parlamentu bat sortuz, Duma. Langile-mugimendua soviets edo kontseiluen inguruan antolatu zen, Alderdi Sozial Demokrata izan zelarik garrantzitsuena.
Alderdi honen bi adarrek agintzen zuten eszena politikoan:
  • Mentxebikeek, Duman gehiengoak, izaera moderatua zuten eta sistema demokratiko burgesa inposatu nahi zuten. Beren burua Alexandr Kerensky zen.
  • Boltxebikeak, gutxiengoa ziren eta marxismoak inspiraturiko ideologia iraultzailea zuten, Errusian sistema sozialista ezartzen saiatzen ziren. Beren buruzagi nagusiak Vladimir Lenin eta Liev Trotsky ziren.

Urriko iraultza

1917ko otsailean lehen leherketa iraultzailea gertatu zen, mentxebikeen zuzendaritzapean, Petrogrado hirian (San Petersburgo, garai hartan Errusiako hiriburua). Kerensky lehen ministro izendatu zuten, zeinek tsarra abdikatzera behartu zuen eta Errepublika aldarrikatu zuen. Herriari askatasunak eta eskubideak eman zituen eta sistema demokratiko bat ezarri zuen arren, Errusiak zeuzkan arazoak ez ziren konpondu.
1917ko urrian, boltxebikeak armatan altxa ziren (Guardia Gorria) Petrogradon, non tsarren Neguko Jauregian Gobernuaren egoitza indarrez hartu zuten, eta beste hiri batzutan. Iraultza laster Errusia osoan zehar zabaldu zen, zein oso ahuldurik zegoen Alemaniaren kontrako gerraren ondorioz.
Boterea hartu ondoren, boltxebikeek eszena politikotik atera zituzten gainontzeko alderdiak, lurrak, ondasunak eta ekoizpen baliabideak kolektibizatu zituzten eta bakea sinatu zuten Alemaniarekin (Brest-Litovsko ituna).
1922an Sobietar Batasuna sortu zen, errepublika federal sozialista, zeinek, berdintasunezko kutsu batekin, Inperio zaharraren lurralde eta nazionalitateak errusiar nagusigoaren azpian mantentzea zuen helburutzat.
Errusiako familia inperiala.

Data garrantzitsuak

  • 1905 Japoniaren kontrako Errusiako porrota. Lehen eztanda iraultzailea, porrot egiten duena.
  • 1907 Errusiak Ententearekin bat egiten du.
  • 1912 Balkanetako lehen gerra.
  • 1913 Balkanetako bigarren gerra. Errusiak arriskuan ikusten ditu bere interesak eskualdean.
  • 1914 Lehen Mundu-Gerraren leherketa. Alemaniak Errusia erasotzen du.
  • 1917 Mentxebekien matxinada iraultzailea. Errepublikaren aldarrikapena. Kerensky, lehen ministro. Iraultza boltxebikea. Estatu sozialista baten ezarpena. Alemaniarekin armistizioa (Brest-Litovskeko ituna).
  • 1918 Gorri eta zurien arteko gerra zibila. Atzerritar parte-hartzea errusiar zurien alde.
  • 1919 Nazioarteko Komunistak bere I. Biltzarra ospatzen du.
  • 1920 Poloniaren kontrako gerra lehertzen da. Gerra zibilaren amaiera.
  • 1921 Poloniaren kontrako gerraren amaiera.
  • 1922 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren sorketa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.