Hiri-tribuak gero eta gehiago dira
Hirian ez galtzeko Hiri-tribu desberdinetan murgiltzen...
Zeintzuk dira?
Nolakoak dira?
Zein ohiturak dituzte?
Paradoxikoa den arren, hiri-tribuena hiri-modari erabat loturiko fenomenoa da. Hiri-moda zenbat eta
indartsuagoa izan hiri-tribuak orduan eta gehiago dira. Hiri-moda jaun eta jabe bilakatzen ari den
honetan, izugarri hazten ari da, ondorioz, hiri-tribuen kopurua.
Hiri-tribuetako kideek muzin egiten diote itxura tradizional edo konbentzionala eramateari, eta beren
estetika propioa dute. Fashion victim handienak bezala, ordea, oso zorrotzak dira beren janzkerarekin,
eta beren estilo eta estetika muturreraino eramaten dute.
Fenomeno soziala
Hiri-tribuen gorakada fenomeno sozial izugarria bihurtu dela diote hiri-moda aztertzen duten adituek.
Estetika hauen inguruan gero eta kide gehiago biltzen ari dira, izan ere.
Oro har, tribu guztiek izan dute gorakada hori, baina hiri edo inguruaren arabera bat edo beste da
nagusitu dena. Hiriaren izaerak baldintzatzen du kasu honetan ere zein izango den tribu nagusia.
Bartzelona bezalako hiri batean, adibidez, 19 tribu bereizi berri ditu Udalak: almogovareak, b. boys
delakoak, hiriko ziklistak, chirrukeroak, futboleroak, garruloak, heavyak, hippyak, lolailo eta chunguitoak,
mezklak, modak, motardak, okupak, pijoak, punkyak, rockerrak, skinheadak, profesional eta
teknikoak, makineroak eta siniestroak.
Horietatik guztietatik mod, punk, heavy, rocker, siniestro eta b. boys tribuak dira sarrien aurki daitezkeenak,
hiri guztietan baitaude.
Modaren garrantzia
Hiri-tribuetako kideentzat gainerako biztanleentzat adina garrantzia du modak -
beren modak, noski- ezagutzera ematen laguntzen baitie eta beren identitatea
eratzeko bide bat ere baita. Hiri-tribuak ezberdintze kolektiboaren isla edo nahia
dira, eta bertako kideek beren identitatea adierazteko erabiltzen dute janzkera.
Horregatik kolektibo hauek ere modaren beharra dutela esaten da, moda baita
beren adierazpide nagusietako bat.
Artikulua irakurri ondoren, zer pentsatzen duzue?
Askatu mingaina eta hitz egin!
1. Artikuluan esaten da guztiok gero eta berdinago janzten
garela. Egia da? Ikastetxeetan, auzoan... ikusten duzu hori?
2. Denda kate handiek (Zara, Adolfo Domínguez,
Springfield...) inposatzen digute janzten dugun arropa estiloa?
3. Arropa janzterako orduan, telebistan ateratzen diren
pertsonengan erreparatzen duzu? Zuretzat estilo-eredu dira?
4. Artikuluan esaten da gaur egungo joera nagusia
kiroletako arropa dela. Ados al zaude?
5. Arropa erosi behar duzunean, nork erosten du:
amak edo zuk zeuk?
6. Gustatzen zaizu arropa erostea?
7. Hiri-tribuak aipatu ditu artikuluak. Zuk zenbat hiritribu
ikusten duzu kalean?
8. Hiri-tribu hauetako batekin identifikatzen zara?
9. Etxean utziko lizukete ilea, adibidez, punki-estiloan
orrazten? Zer esango lukete gurasoek, anaiarrebek...?
lana

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.