martes, 22 de octubre de 2013

Testu iruzkina. 1890eko maiatzaren 14ko greba orokorra

40.dok. 1890ekomaiatzaren 14ko greba orokorra

Orconera meategiko zuzendaritzak maiatzaren 1eko manifestazioan gehien nabarmendu riren bost langileak laleratzeagatik hasi zen gatazka…

Maiatzaren 12an gertatu zen hori (…) Arratsaldean,  mainfestazioa izan zen Ortuelan,eta 3500 inguru langilek hartu zuten parte.
Maiatzaren 14ko goizean,prentsaren arabera,8.500 meatzari greban zeuden….(…) Istiluak edonon gertatu ziren,eta lehen atxiloketak izan ziren(Ortuellan)…(…) Arratsaldean,gerra-egoera deklaratu zuten.
17an (Lalunbata),grabak jarraitzen zuen...(...)
La Arboledako langile-batzordeak idazki bat hedatu zuen,grebaren helburuak azaltzeko :
1.a Eguneko lanaldia hamar ordutik gorakoa ez izatea.
2.a Destajua guztiz desagertzea.
3.a Kuartelaketa barrakoiak guztiz desagertzea,eta,beraz,lengileei askatasu osoa uztea nork bere Kabul elikagaiak non eskuratu aukeratzeko.
4.a Lanetik kaleraturiko langileak berriz onartzea.
Azaldura Bilbora ere iritsi zen ; lantegi guztiak eta udaletxeetako langileakere gelditu ziren.
Zalditeriak manifestari talde ugari sakabanatu behar izan zituen.
(:...)21ean , greba konpontzeko akordioa adostu zuten.
Maiatzaren 23an,langileak lanera itzuli ziren.


                                                  MANUEL TUÑON DE LARA
                                                 “El movimiento obrero en la historia de España.
1.      liburukia.Egokitua


DBHko 4 en mailaren ikasleek egingo dugu gure lehen testu iruzkina, denboraren poderioz hobetu egingo dugu!!!!



Testu honen helburua 1890eko Orconerako meategian (Ortuella) gertatu zen grebari buruzko informazioa ematea da. Albistea da.
Maiatzaren 12an bost langile kaleratu zituzten maiatzaren 1eko manifestazioan parte hartzeagatik. Horri erantzunez, langileek manifestazioa eta greba antolatu zituzten. 8.500 langilek hartu zuten parte. Arratsaldean gerra-egoera deklaratu zuten. Honek esan nahi du ejerzitoa bertara joan daitekeela. Meatzeen jabeek bide hori aukeratu zuten langileei aurre egiteko, hau da, armak. Hiru egun barru, maiatzaren 17an, langile batzordeak grebaren helburuak azaldu zituen. Lehenengoa, egunean gehienez hamar ordu lan egitea. Bigarrena, destajua gutziz desagertzea. Destajuak esan nahi du langileek egunean ordu asko eman behar zituztela topera lanean, soldata orduen araberako baitzen, oso kaskarra gainera. Hirugarrena, kuartelak eta barrakoiak desagertzea eta askatasuna izatea elikagaiak nahi zuten lekuan erosteko. Garai horretan meatzariak barrakoietan bizi ziren. Jende asko oso leku txikian bizi ziren, eta gainera, bertako denda eta tabernetan kontsumitzera behartuta zeuden. Denda eta taberna horiek meategiaren jabeenak ziren, hortaz, derrigortuta zeuden irabazitako soldata  pertsona berari ematera. Azkenengo eskakizuna kaleratutako langileak berriro onartzea zen, ez baitzen bidezkoa beraien ideiak defendatzeagatik kaleratzea. Ortuellan gertatutakoa zabaldu egin zen eta Bilbon ere lantegiek eta udaletxeko langileek grebarekin bat egin zuten. Zalditeriak manifestarien kontra egin zuen gogor. Azkenean, maiatzaren 21ean, akordioa adostu eta maiatzaren 23an lanera itzuli ziren.
Albiste hau garai hartako kazetari batek idatzia da, baina jaso eta argitaratu duena Manuel Tuñón de Lara historiagilea da. Honek “El movimiento obrero de la historia de España” liburua argitaratu zuen eta testu hau liburu horren lehen liburukian azaltzen da. Lan honetan Espainiako langile mugimenduari buruzko ikerketa egiten da.
XIX. mendearen amaieran, Europako beste potentziak (Inglaterra, Alemania, Frantzia...) eta AEB bigarren industria-iraultzan sartuta zeuden. Energia-iturri berriak erabiltzen zituzten, enpresa handiak eta bankuak sortu ziren... Baina Espainia oraindik oso gutxi industrializatuta zegoen. Bi gune industrial bakarrik zeuden: Katalunia, ehungintzari lotuta, eta Bizkaia, meategiei lotuta. Inguruko jendea bi leku horietara joan zen lan bila. Meatzeetan jende asko eta asko aritzen zen, ordu pila bat sartuz eta higiene ezin txarragoarekin. Haurrak ere bazeuden. Jabeek nahi zutena egiten zuten beraiekin, guztiak elkartu eta aurre egin zieten arte.
Ni guztiz ados nago langileekin. Ez dut uste pertsona on bat gai denik hainbeste pertsona egoera horretan edukitzeko, eta gainera, ematen zieten soldata hori berriro berari itzultzera behartzeko. Guztiz gizagabekoa da. Historian zehar ia beti gertatu den bezala, diruak gain hartzen dio elkartasunari eta gizalegeari. Beste alde batetik, langileek era baketsuan protestatu zuten eta jabeek ejerzitoa hara eramanez erantzun zuten. Noski, hainbat zauritu eta hildako egon ziren. Hor ikusten da ze gaitasun gutxi zuten jabeek hitz egin eta adostasun batera iristeko.

Malen Lejonagoitia 4. BD




Textu hau Manuel tuñon de Lara, historiatzailea, argitaratu zuen bere lehenengo liburuan, XX. mendean. ''El movimiento obrero en la historia de España''
Textua sindikatuak eratu ondoren da, langileak inoiz baino batuagoak zeudenean. Orconore meategian gertatu zen dena, meategia burgesia kontrolatzen zuen, baina langileek gizarte klasean gora egin nahi zuten ere.
Guztia hasi zen Zuzendariak maiatzaren 1.an manifestazioan gehien nabarmendu ziren bost langileak kaleratu zituen, 1890. urtean gertatu zen maiatzaren 12 an. Arratsalde horretan bertan 3500 langile  inguru grebatan  zeuden. Maiatzaren 14 an berriz, 8500 meatzari grebatan zeuden, istiluak leku guztietan gertatu eta atxiloketak izan ziren , arratsaldean gerra egoera deklaratu zen, eta 17an oraindik zeuden grebatan.
Langile batzordeak idazki bat argitaratu zuen zer nahi zuten greba bukatzeko:
''1.a Eguneko lanaldia hamar ordutik gorakoa ez izatea.
2.a Destajua guztiz desagertzea.
3.a Kuartelaketa barrakoiak guztiz desagertzea,eta,beraz,lengileei askatasu osoa uztea nork bere Kabul  elikagaiak non eskuratu aukeratzeko.
4.a Lanetik kaleraturiko langileak berriz onartzea.''
Bizkaiko lehenengoak izan ziren greba eta bere printzipioak defendatzen ondoren bilboko lantegi guztiak eta udaletxeko langileak ere gelditu ziren.
21 an greba konpontzeko akordioa adostu zuen, 23. an berriro lanera bueltatu ziren.
Langileekin nago ados, nik ere egingo nuke greba bere aldez eta ahal nuen guztia egin baina botere gorena bere aldez dago, eta horren aurka borrokatzea oso saila da.Hau guztia guri orain gauden lekura ailegatzea lagundu zigun, ea boteretik askok bota zituen eta bere lekura eraman. Horrela pizka bat berdindu ziren klaseak baina ez da nahikorik, eta beti egongo dira dirudunak eta pobreak.
                                                                                               Jondalar Sota 4. AD

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.