martes, 22 de octubre de 2013

Lurrin makina

Testu iruzkina. 1890eko maiatzaren 14ko greba orokorra

40.dok. 1890ekomaiatzaren 14ko greba orokorra

Orconera meategiko zuzendaritzak maiatzaren 1eko manifestazioan gehien nabarmendu riren bost langileak laleratzeagatik hasi zen gatazka…

Maiatzaren 12an gertatu zen hori (…) Arratsaldean,  mainfestazioa izan zen Ortuelan,eta 3500 inguru langilek hartu zuten parte.
Maiatzaren 14ko goizean,prentsaren arabera,8.500 meatzari greban zeuden….(…) Istiluak edonon gertatu ziren,eta lehen atxiloketak izan ziren(Ortuellan)…(…) Arratsaldean,gerra-egoera deklaratu zuten.
17an (Lalunbata),grabak jarraitzen zuen...(...)
La Arboledako langile-batzordeak idazki bat hedatu zuen,grebaren helburuak azaltzeko :
1.a Eguneko lanaldia hamar ordutik gorakoa ez izatea.
2.a Destajua guztiz desagertzea.
3.a Kuartelaketa barrakoiak guztiz desagertzea,eta,beraz,lengileei askatasu osoa uztea nork bere Kabul elikagaiak non eskuratu aukeratzeko.
4.a Lanetik kaleraturiko langileak berriz onartzea.
Azaldura Bilbora ere iritsi zen ; lantegi guztiak eta udaletxeetako langileakere gelditu ziren.
Zalditeriak manifestari talde ugari sakabanatu behar izan zituen.
(:...)21ean , greba konpontzeko akordioa adostu zuten.
Maiatzaren 23an,langileak lanera itzuli ziren.


                                                  MANUEL TUÑON DE LARA
                                                 “El movimiento obrero en la historia de España.
1.      liburukia.Egokitua


DBHko 4 en mailaren ikasleek egingo dugu gure lehen testu iruzkina, denboraren poderioz hobetu egingo dugu!!!!



Testu honen helburua 1890eko Orconerako meategian (Ortuella) gertatu zen grebari buruzko informazioa ematea da. Albistea da.
Maiatzaren 12an bost langile kaleratu zituzten maiatzaren 1eko manifestazioan parte hartzeagatik. Horri erantzunez, langileek manifestazioa eta greba antolatu zituzten. 8.500 langilek hartu zuten parte. Arratsaldean gerra-egoera deklaratu zuten. Honek esan nahi du ejerzitoa bertara joan daitekeela. Meatzeen jabeek bide hori aukeratu zuten langileei aurre egiteko, hau da, armak. Hiru egun barru, maiatzaren 17an, langile batzordeak grebaren helburuak azaldu zituen. Lehenengoa, egunean gehienez hamar ordu lan egitea. Bigarrena, destajua gutziz desagertzea. Destajuak esan nahi du langileek egunean ordu asko eman behar zituztela topera lanean, soldata orduen araberako baitzen, oso kaskarra gainera. Hirugarrena, kuartelak eta barrakoiak desagertzea eta askatasuna izatea elikagaiak nahi zuten lekuan erosteko. Garai horretan meatzariak barrakoietan bizi ziren. Jende asko oso leku txikian bizi ziren, eta gainera, bertako denda eta tabernetan kontsumitzera behartuta zeuden. Denda eta taberna horiek meategiaren jabeenak ziren, hortaz, derrigortuta zeuden irabazitako soldata  pertsona berari ematera. Azkenengo eskakizuna kaleratutako langileak berriro onartzea zen, ez baitzen bidezkoa beraien ideiak defendatzeagatik kaleratzea. Ortuellan gertatutakoa zabaldu egin zen eta Bilbon ere lantegiek eta udaletxeko langileek grebarekin bat egin zuten. Zalditeriak manifestarien kontra egin zuen gogor. Azkenean, maiatzaren 21ean, akordioa adostu eta maiatzaren 23an lanera itzuli ziren.
Albiste hau garai hartako kazetari batek idatzia da, baina jaso eta argitaratu duena Manuel Tuñón de Lara historiagilea da. Honek “El movimiento obrero de la historia de España” liburua argitaratu zuen eta testu hau liburu horren lehen liburukian azaltzen da. Lan honetan Espainiako langile mugimenduari buruzko ikerketa egiten da.
XIX. mendearen amaieran, Europako beste potentziak (Inglaterra, Alemania, Frantzia...) eta AEB bigarren industria-iraultzan sartuta zeuden. Energia-iturri berriak erabiltzen zituzten, enpresa handiak eta bankuak sortu ziren... Baina Espainia oraindik oso gutxi industrializatuta zegoen. Bi gune industrial bakarrik zeuden: Katalunia, ehungintzari lotuta, eta Bizkaia, meategiei lotuta. Inguruko jendea bi leku horietara joan zen lan bila. Meatzeetan jende asko eta asko aritzen zen, ordu pila bat sartuz eta higiene ezin txarragoarekin. Haurrak ere bazeuden. Jabeek nahi zutena egiten zuten beraiekin, guztiak elkartu eta aurre egin zieten arte.
Ni guztiz ados nago langileekin. Ez dut uste pertsona on bat gai denik hainbeste pertsona egoera horretan edukitzeko, eta gainera, ematen zieten soldata hori berriro berari itzultzera behartzeko. Guztiz gizagabekoa da. Historian zehar ia beti gertatu den bezala, diruak gain hartzen dio elkartasunari eta gizalegeari. Beste alde batetik, langileek era baketsuan protestatu zuten eta jabeek ejerzitoa hara eramanez erantzun zuten. Noski, hainbat zauritu eta hildako egon ziren. Hor ikusten da ze gaitasun gutxi zuten jabeek hitz egin eta adostasun batera iristeko.

Malen Lejonagoitia 4. BD




Textu hau Manuel tuñon de Lara, historiatzailea, argitaratu zuen bere lehenengo liburuan, XX. mendean. ''El movimiento obrero en la historia de España''
Textua sindikatuak eratu ondoren da, langileak inoiz baino batuagoak zeudenean. Orconore meategian gertatu zen dena, meategia burgesia kontrolatzen zuen, baina langileek gizarte klasean gora egin nahi zuten ere.
Guztia hasi zen Zuzendariak maiatzaren 1.an manifestazioan gehien nabarmendu ziren bost langileak kaleratu zituen, 1890. urtean gertatu zen maiatzaren 12 an. Arratsalde horretan bertan 3500 langile  inguru grebatan  zeuden. Maiatzaren 14 an berriz, 8500 meatzari grebatan zeuden, istiluak leku guztietan gertatu eta atxiloketak izan ziren , arratsaldean gerra egoera deklaratu zen, eta 17an oraindik zeuden grebatan.
Langile batzordeak idazki bat argitaratu zuen zer nahi zuten greba bukatzeko:
''1.a Eguneko lanaldia hamar ordutik gorakoa ez izatea.
2.a Destajua guztiz desagertzea.
3.a Kuartelaketa barrakoiak guztiz desagertzea,eta,beraz,lengileei askatasu osoa uztea nork bere Kabul  elikagaiak non eskuratu aukeratzeko.
4.a Lanetik kaleraturiko langileak berriz onartzea.''
Bizkaiko lehenengoak izan ziren greba eta bere printzipioak defendatzen ondoren bilboko lantegi guztiak eta udaletxeko langileak ere gelditu ziren.
21 an greba konpontzeko akordioa adostu zuen, 23. an berriro lanera bueltatu ziren.
Langileekin nago ados, nik ere egingo nuke greba bere aldez eta ahal nuen guztia egin baina botere gorena bere aldez dago, eta horren aurka borrokatzea oso saila da.Hau guztia guri orain gauden lekura ailegatzea lagundu zigun, ea boteretik askok bota zituen eta bere lekura eraman. Horrela pizka bat berdindu ziren klaseak baina ez da nahikorik, eta beti egongo dira dirudunak eta pobreak.
                                                                                               Jondalar Sota 4. AD

Comentario de texto:Fragmento del Manifiesto Comunistra

SOCIALISMO CIENTIFICO O MARXISTA
“La burguesía ha sometido el campo al dominio de la ciudad. Ha creado urbes inmensas; ha aumentado enormemente la población de las ciudades en comparación con las del campo, sustrayendo una gran parte de la población al idiotismo de la vida rural. Del mismo modo que ha subordinado el campo a la ciudad, ha subordinado los países bárbaros o semibárbaros a los países civilizados, los pueblos campesinos a los pueblos burgueses, el Oriente al Occidente.
La burguesía suprime cada vez más el fraccionamiento de los medios de producción, de la propiedad y de la población. Ha aglomerado la población, centralizado los medios de producción y concentrado la propiedad en manos de unos pocos. La consecuencia obligada de ello ha sido la centralización política. Las provincias independientes, ligadas entre sí casi únicamente por lazos federales, con intereses, leyes, gobiernos y tarifas aduaneras diferentes, han sido consolidadas en una sola nación, bajo un solo gobierno, una sola ley, un solo interés nacional de clase y una sola línea aduanera.”
Fragmento del Manifiesto Comunista, K. Marx y F. Engels.
La clase de 4 A, va a realizar nuestro primer comentario histórico, esperamos a lo largo del curso mejorar en estos menesteres , Agur



    
                    
.                  Socialismo científico o Marxista.
Este texto es un pequeño fragmento del manifiesto comunista y fue escrito por Marx y Engels.
Fueron los creadores del Marxismo, que surgió antes de las revoluciones de 1848.
El marxismo es la más importante de las teorías socialistas. (en los estudios colaboró Friedrich Engels.)
Esta teoría afirmaba que en las sociedades industriales existe una lucha de clases entre la burguesía,  propietaria de las fábricas y otros medios de producción y los obreros o proletariado, que como comenta en el texto, “la burguesía ha sometido el campo al dominio de la ciudad”.
Marx proponía que los trabajadores llevaran a cabo una revolución para destruir el capitalismo y dar el poder a los trabajadores.
Kart defendió la intervención de las organizaciones y partidos obreros en la lucha política. Esto dio origen a los partidos socialistas, que se desarrollaron a partir de 1875.

En 1889, algunos dirigentes socialistas, fundieron la Internacional Socialista, para coordinar los programas y actuaciones de las organizaciones obreras de ideología marxistas. Esto creó algunos de los símbolos de identidad del movimiento obrero que fueron la fiesta del primero de mayo y el himno de la internacional.
El movimiento obrero consiguió logros importantes. Gracias a las leyes internacionales, se puedo acabar con el abuso de los empresarios. Prohibieron el trabajo infantil, concedieron los primeros permisos de maternidad , impusieron al empresario la obligación de pagar seguros de accidente y redujeron la jornada de trabajo a 8 horas. “Gracias al trabajo de ellos disfrutamos las sociedades de ahora.”


Glauceany Alves Lins Barbosa. 4.a ESO


Tiempos modernos

tiempos modernos Charles chaplin

jueves, 21 de marzo de 2013

Bigarren Mundu Gerra

 AURKIBIDEA

  1. KAUSAK EDO ARRAZOIAK
    1. Urrutirako kausak
    2. Bertako kausak

  1. BILAKAERA (1939-1945)
2.1. Ezaugarriak
2.2. Gerraren faseak
         2.2.1. Alemaniaren nagusigoa (1939-1941)
         2.2.2. Gerra fronte berriak eta oreka (1941-1943)
         2.2.3. Ardatzaren porrota (1943-1945)

  1. ONDORIOAK
3.1. Bertako ondorioak
3.2 Ondorio politikoak
a.      Bi bloke aurrez-aurre
b.     NBE-aren sorrera
c.      Deskolonizazioa




 1. KAUSAK EDO ARRAZOIAK:

Bigarren Mundu Gerraren arrazoiak Gerra Arteko garaiko arazoetan bilatu behar ditugu askotan errepikatu dugun bezala. Aurreko hiru gaietan (Errusiako Iraultza eta Sobietar Batasunaren jaiotza, Gerra osteko arazo ekonomikoak eta Depresio Handia eta azkenik, Faxismoen gorakada Europan), jorratu ditugu arazo guzti hauek, Europa lehenik eta ondoren mundu osoa, historiako gatazka armatu garrantzitsuenera eramango dituztenak.

a.    Urrutitako kausak:

Aurreko gaietan landu ditugunez, ez ditugu berriro aztertuko, baina laburbilduz, honoko arazoak gogoratuko beharko genituzke:

  *Versaillesko Itunaren porrota bakea antolatzeko.
  *Nazioarteko Elkartearen ezintasuna nazioen arteko gatazkak bideratzeko momentuan.
  *Frantziaren eta Alemaniaren arteko etsaitasunaren areagotzea Versaillesen ondoren (Alemaniari iraina).
  *Sobietar Batasunaren agerpenak sortu zuen ezegonkortasuna mendebaldeko potentziak estatu berria isolatu baitzuten (“osasunaren lerroa”) komunismoaren hedapenaren beldur baitziren.
  *Europako egoera ekonomiko zaila, Alemaniarena bereziki, Gerra Handiaren ondoren, eta batez ere 1929. urtean hasi zen Depresio Handiaren ondorioz.
  *Egoera sozio-ekonomiko honek sistema parlamentarioa eta kapitalismoaren krisia agerian jarri zuen, faxismoei bidea irekiz, Alemanian eta Italian bereziki.
  *Faxismoen hedapen nahiak eta inperialismoak ekarri zuen ezegonkortasuna eta statu quo-aren haustura Europan. Hedapen horretan Alemaniak eta Italiak bat egin zuten ikusi dugun bezala, Altzairuzko Ituna sinatu zutenean. Aliantza honi Japonia batu zitzaion (Asian bere hedapen inperialean hasi zen Japonia,  Mantxuria eta Txina osoa inbadituz, Britainia Handia eta AEB-en interesak eta nagusigoa arriskuan jarriz).


b.    Bertako kausa: Poloniaren inbasioa

Ikusi dugun bezala, Alemaniaren hedapena oztoporik gabe eraman zuen aurrera Hitlerrek Britainia Handia eta Frantziaren ia oposiziorik gabe (gogoratu Austriaren anexio edo Anschluss-a, Sudeteak eta Txekoslovakia osoaren konkista azkenik). Amaitzeko, Hitler eta Stalinen arteko itunak (Molotov-Ribentropp izenekoa, 1939koa, elkarri eraso ez egiteko eta Europako ekialdea bien artean banatzeko) bidea ireki zion Alemaniari Polonia inbaditzeko. 1939ko irailaren 1ean tropa naziek Polonia inbaditzen zuten. Hitlerrek marra gorri guztiak hautsi zituen eta Britainia Handiak eta Frantziak Poloniarekin zuten defentsarako ituna praktikan jarriz gerra deklaratu zioten Alemaniari. Bigarren Mundu Gerraren hasiera zen.
  


2. BILAKAERA: (1939-1945)

2.1. Ezaugarriak:
 
2.1.a. Mundu gerra:
Gerra hau kontsidera dezakegu munduko benetako lehenengo gerra. Gerra fronteak ez ziren Europara mugatu. Alta, operazio militarrak Afrika, Asia eta Ozeano Barera ere hedatu egin ziren. Potentzia protagonista nagusiak ere ez ziren europarrak izan soilik. Hor ditugu AEB, Japonia edo Sobietar Batasuna ere.



2.1.b. Zientifikoki planifikatutako gerra:
  Zientzia, teknika eta ekonomia gerraren zerbitzura jarri ziren.  Hau bereiziki egia izan zen Alemania edo Japoniaren kasuetan. Arma berriak garatu ziren:
*Alemanek tankeak garatu zuten borrokarako tresna autonomo gisa lehenengo aldiz, eta honek eman zien nagusitasuna gerraren lehenengo fasean.
*Radarrak ere agertu ziren, non britainiarrak aitzindari izan baitziren.
*Bonba hegalari alemanak (V-1 eta V-2)

*AEB-ek garatutako hegazkin flota izugarriak eta bereziki beraiek asmatutako bonba atomikoa.


2.2. Gerraren faseak:
        
2.2.1. Alemaniaren nagusitasuna (1939-1941):
        
Gerraren lehenengo aldi honetan Alemaniaren gerra industriaren sendotasunak nagusigoa eta iniziatiba eman zion Hitlerri. Poloniak berehala amore eman zuen alemanen eta errusiarren eskuetan eroriz.

         1940. urtean Norvegia, Danimarka, Herbehereak, Belgika eta Maginot defentsa lerroa gainditu ondoren, Frantzia bera inbaditu zuten naziek. Ekainaren 14an Hitler Parisen sartu zen eta 22an frantsesek armistizioa eskatu zuten. Frantziako iparralde osoa eta Atlantikoko kostaldea Alemaniaren eskuetan geratu ziren. Hego-erdialdean gobernu “txorimalo” bat sortu zuen III. Reich-ak, hiriburua Vichy-n ezartzen zelarik, Petain mariskalak zuzenduta.


         Britainia Handia izango da beraz nazien erasoari aurre egingo dion potentzia bakarra. Hitler saiatu egin zen britainiarrekin bake batera iristen (britainiarren itsas eta kolonietako hegemonia errespetatuko zuen), baina Winston Churchill lehen ministro britainiarraren gobernuak eustea eta gerrarekin jarraitzea erabaki zuen. Hitlerrek Ingalaterra etengabe bonbardatuz erantzun zuen (Ingalaterrako Guda), baina britainiarrek ez zuten amore eman.

         Alemaniaren hurrengo helburua Europako erdialdea eta Balkanak izan ziren. Hitlerrek itunak sinatu zituen Hungaria, Errumania, Eslovakia, Bulgaria eta Jugoslaviarekin. 1941. urteko apirilean naziek Jugoslavia inbaditu zuten eta italiarrekin batera, Grezia ere bai.

         ERREPRESIOA:
         Hau izango da naziek Europan ezarriko duten ordenaren ezaugarri nagusia. Errepresio arlo ezberdinetan emango da:
*Eskulan merkea lortzeko, Europa osoko milaka eta milaka langile eraman zituzten Alemaniako lantegietan lan egitera.
*Kontzentrazio eta sarraski esparruetan milioika judutar, komunista, sozialista, ijitu edo homosexual hil zituzten. 1942. urtetik aurrera, gainera, azken erabakiaren ondorioz, politika hau azken muturreraino eraman zen eta judutarrak erabat desagertarazteko erabakia hartu zen. AUSCHWITZ, TREBLINKA edo MATHAUSEN esparruak dira nazien ankerkeria eta krudeltasunaren lekuko.


*Nazien errepresioaren jo muga ere Europan zehar sortuko diren erresistentzia eta gerrila mugimenduak izango dira. Bereziki aktiboak Frantziako erresistentzia edo Jugoslaviako Titoren partisanoak.



2.2.2. Gerra fronte berriak eta oreka: (1941-1943)

A. Gerra Sobietar Batasunean:

         Errusia Hitlerren bizitzeko espazioaren barruan egon zen beti. Bi diktadoreek sinatutako itunak momentuko taktika bati erantzuten zion bakarrik. Hitlerrek mendebaldeko frontera bideratu nahi zituen bere indar guztiak eta Stalinek denbora behar zuen Sobietar batasuna balizko gerra baterako prestatu ahal izateko.

         1941. urtean, Europa osoa bere eskuetan zegoelarik, Hitlerrek Errusia erasotzeko momentua zela erabaki zuen. Bizargorri operazioan 3 milioi soldadu hartu zuten parte ekainaren 22tik aurrera.

         Hitlerrek Napoleonek egindako akats berdina egin zuen. Lehenengo hilabeteetan armada naziak erraz egin zuen aurrera, baina sobietarrek Leningradon geldiarazi zituzten, Moskun ez ziren sartu eta 1942ko negu gorriak alemaniarrak harrapatu eta geldiarazi zituen, sobietarrei berrantolatzeko aukera ematen zien bitartean.


B. Gerra Afrikan:

1942. urtean garrantzia hartuko du fronte honek, aliatuek Italia inbaditzeko bidea aurkituko baitute bertan. Italiarren porrotaren ondoren, alemanak saiatu ziren Afrika iparraldea (Egipto) eskuratzen Rommel (Basamortuko arratoia) mariskalaren gidaritzapean. Baina azkenik aliatuak (Britainiar, estatu batuar eta De Gaulle jeneralaren Frantzia Libre izeneko armada) Tunisia, Algeria eta Marokoz jabetu eta Afrika iparralde osoa kontrolatuko zuten. Italia 1943an inbaditzeko plataforma prest zegoen beraz.

C. Gerra Ozeano Barean:

Fronte honetan hazten ari diren bi inperialismo ditugu aurrez-aurre: AEB eta Japonia.

Japoniarrek Estatu Batuen Pearl Harbour itsas-basea (Hawai uharteak) bonbardeatu zutenean (1941eko abenduaren 7an) AEB-ek gerra deklaratu zioten Japoniari eta Ardatzeko gainontzeko potentziei, ipar-amerikarren eragin eremua Pazifikoan arriskuan baitzegoen.


Gerra-agertoki honetan bi epealdi bereiz ditzakegu:
         *1942. urteko erdira arte japoniarrak nagusi dira. Britainiar eta estatubatuarren lurraldeak konkistatuko dituzte: Hong Kong, Singapur, Malaysia, Birmania, Indonesia (Herbehereen koloniak), Guam eta Filipinak.

         *1942. urteko erditik aurrera, Midway (ekainean) eta Guadalcanal (1943ko otsailean) izeneko guden ondoren, estatubatuarrak nagusitzen hasiko dira.


2.2.3. ARDATZAREN porrota (1943-1945):

A.    Alemaniaren porrota Europan:

*Errusiako frontean: Stalingradoko guduaren ondoren, 1943an, sobietarrak berrindartu eta alemanen atzerakada emango da ekialdeko fronte horretan.

*Hegoaldeko frontea: Afrikatik abiatuta, aliatuek Sizilia hartu zuten 1943ko udan. Erregeak Mussolini gobernutik bota eta Italiak armistizioa eskatu zuen irailean, baina alemanek Italia hartu zuten, Mussolini boterean berrezarri eta frontea Napoli inguruan gelditu zen.
*Mendebaldeko frontea: hirugarren fronte hau 1944ko ekainaren 6an ireki zen aliatuak Normandian lehorreratu zirenean. Urte bukaerarako Frantzia askatzea lortu zuten aliatuek.


  Alemaniak atzera egiten zuen fronte guztietan. Otsailean sobietarrak Alemaniar lurretan sartu ziren eta apirilaren amaierarako aliatuak Berlindik gertu elkartu ziren. Apirilaren 30an Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen bere bunkerrean (Mussolini bi egun lehenago urkatua izan zen Milango plazan) eta maiatzaren 7an eta 8an Alemania baldintzarik gabe errenditu zen.
B.     Japoniaren porrota Asia eta Ozeanian:

Guadalcanal-eko garaipenaren ondoren, estatubatuarren aurrerapena progresiboa baina etengabea izan zen. Uhartez-uharte (Filipinak, adibidez, 1944ko urria eta 1945eko udaberria bitartean bereganatu zituzten amerikarrek) tropa japoniarrak artxipelagora hurbildu zituzten. Azkenik, Hiroshiman (abuztuaren 6an) eta Nagasakin (9an), estatubatuarrek lehenengo bonba atomikoak jaurti zituzten eta japoniarrek errenditu behar izan zuten: 1945eko irailaren 2an.



3. ONDORIOAK:

3.1. Bertakoak:
 
  a. Demografikoak:
  55 milioi pertsona baino gehiago hil edo desagertu ziren, horien erdia zibilak.
  Milioika eta milioika pertsona ere lekuz aldatu behar izan zuten. Europako ekialdean inoiz gertatutako biztanle mugimendurik handiena eman zen: milioika alemaniar, errusiar, ukraniar, poloniar,… beraien bizilekua utzi behar izan zuten.

  b. Ekonomikoak:
  Europako ekonomia erabat suntsitua geratu zen: hiriak eta azpiegiturak hondatuak, ekonomia desartikulatua eta prozesu inflazionistak nagusi.

AEB, Australia edo Kanada aldiz, urte hauetan beraien errenta nazionala bikoiztu egin zuten.


3.2. Ondorio politikoak:

Gerra osteko mundu berria diseinatzeko aliatu nagusiek hainbat konferentzia ospatu zituzten: TEHERAN (1943), JALTA (1945eko otsailean) eta POSTDAM (1945eko uztailean). Roosevelt, Stalin eta Churchill bildu ziren bertan, nahiz eta erabaki garrantzitsuenak AEB-ek eta Sobietar Batasunak hartu zituzten. Bilera hauen ondorio aipagarrienak:


a.    Bi bloke aurrez-aurre:
Alemania, Europa eta mundu osoa bi bloke antagonikotan bereizi ziren:

*Alemania bitan banatu zen 1949an: Alemaniako Errepublika Federala, AEB-ek, Erresuma Batuak eta Frantziak sortua, eredu kapitalista eta demokrazia parlamentarioan oinarritua. Sobietarrek, aldiz, Alemaniako Errepublika demokratikoa sortu zuten, eredu sozialistari jarraituz. Bereizketa horren sinbolo Berlin izan zen, bi zatitan banaturik geratu zena: mendebaldekoa eta ekialdekoa. 1961ean bi eremuak zatituko zituen harresia eraiki zuten sobietarrek, 1989. urtera arte zutik iraun zuena.


*Mendebaldeko Europan sistema parlamentarioak ezarri ziren eta eredu kapitalista mantendu egin zen. Komunismoaren hedapena geldiarazteko, Estatu Batuek estrategia bikoitza eraiki zuten:
-laguntza ekonomiko handia bideratu zuten Europako mendebaldearen ekonomia suspertzeko. Horretarako, 1947an MARSHALL PLANA sortu egin zen.
-Politikoki eta militarki, mendebaldeko blokeak, Estatu Batuek zuzendurik, NATO sortu zuen, Sobietar Batasunari aurre egiteko, 1949an.

*Ekialdeko blokea, Sobietar Batasunak kontrolaturik, eredu sozialistan oinarriturik, non erregimen komunistak ezarriko diren: Polonia, Txekoslovakia, Hungaria, Errumania, Bulgaria eta Jugoslavia. Marshall plana eta NATOren sorrerari erantzuteko, COMECON (merkatu sozialista bakarra eratzeko akordioa) eta VARSOVIAKO ITUNA (1955) sortu zuten sobietarrek.

GERRA HOTZAREN hasiera zen.


b. Nazio Batuen sorrera:

Nazioarteko gatazkak gainditu nahirik eta beste mundu gerra bat ez errepikatzeko, NBE sortu zuten garaileek. 1945eko udan Nazio Batuen gutuna izenpetu zen San Frantzisko. Estatu independente guztiek parte hartzeko eskubidea bazuten ere, gerrako garaileek botere handiago izango dute, Segurtasun Kontseiluan kide egonkor izango baitira eta beto eskubidea izango baitute (AEB. SESB, Erresuma Batua, Frantzia eta azkenik Txina).


c. Deskolonizazioa:

Europako metropoli kolonialen ahultasunak, nazioarteko bultzada (Nazio Batuen Gutunean autodeterminaziorako eskubidea) eta askapenerako mugimenduen iharduera gero eta sendoagoak esplikatzen dute Afrikan, Asian eta Ozeanian bereziki koloniak independizatzea eta estatu berriak sortzea.

        

viernes, 8 de marzo de 2013

Gerra zibila (36-39)


Espainiako eskuin faxistaren altxamendua
Gerra Zibila
Hauteskundeetan Herri Frontearen eskutik ateratako Bigarren Errepublikaren gobernu ezkertiarraren kontra Franco-k altxamendu militarra hasi zuen (1936 - 1939). Aurretik eskuindarrek, Jose Antonio Primo de Riveraren eskutik, desestabilizazio kanpaina egin zuten Espainian. Gerra zibilean 600.000 hildako izan ziren. Francoren jarraitzaileek errepublikarrak garaitu zituzten Italiako eta Alemaniako gobernuen laguntzaz. 1939ko urtarrilean Francoren armadak Bartzelona hartu eta Alacanten zegoen Errepublikako gobernuak Frantziara alde egin behar izan zuen. Martxoan, Madril hartu ondoren, gerra amaitu eta Francoren diktadura faxista hasi zen (1939 - XI - 1).
Espainiako Gerra Zibilak ezaugarri bereziak izan zituen Hego Euskal Herrian (1936-37). Lehenik, eskuindar espainolen matxinada lagundu eta bultzatu zuen masa-mugimendu bat zegoen: karlismoa. Bigarrenik, Espainian ez bezala, burgesia abertzaleak bat egin zuen ezkerreko alderdiekin Errepublikaren alde. Hirugarrenik, gerra-egoerak sortutako baldintzen ondorioz, Lizarrako Autonomia Estatutua lortu eta, botere politikoaz gainera, euskal gudarostea ere sortu zen. Laugarren eta azkenik, elizaren jokaera berezia izan zen: elizaren zati batek eskuin matxinatuen aurka eta errepublikarren alde egin baitzuen, Espainian ez bezala. Hego Euskal Herriko herrialde guztietan jokabidea ez zen homogeneoa izan. Nafarroan, Mola jeneral eskuindarraren eta karlistek bat eginik matxinada azkar nagusitu zen, uztailaren 18an bertan nagusitu eta errepresio ankerra nagusitu zen (3.000 lagun garbitu zituzten kolpistek). Araban, halaber, Kamilo Alonso Vega teniente koronelak Molakin batera bere agintea ezarri zuen 19an bertan. Gipuzkoan, ordea, errepublikarrek matxinada berehala menderatu zuten. Baina eskuindarrek Nafarroatik inbaditu zuten eta Alfontso Beorlegi buru zela Irun hartu ondoren (IX - 4), berehala iritsi ziren Donostiara (1936 - IX - 13), eta handik Gipuzkoa osora.
Gerra hasi eta handik hiru hilabetera, frontea Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko mugan zegoen. Bizkaian matxinadak ez zuen inolako arrakastarik izan. 1936ko urriaren 1ean, autonomi estatutua lortu eta Euzko Jaurlaritza osatu zen urriaren 7an; baina, ordurako Bizkaia bakarrik zegoen. 1936ko abenduan euskal armadak Araban eraso egin eta Gasteiz hartzen saiatu zen, baina ez zuten ezer lortu. Aurrerantzean Mola, eta ondoren Dávila, jeneral eskuindarrak gidatutako armadak Bizkaia hartu zuen pixkanaka. 1937ko apirilaren 26an Alemaniako aire-armadak Gernika bonbardatu zuen eta Alejandro Goikoetxeaklagunduta, ekainaren 19an frankistek Bilbo hartu zuten. Hego Euskal Herrian gerra 1937ko abuztuaren 24an amaitu zen, Francoren alde borrokatzen ziren italiarren eta EAJren artean Santoñako Ituna sinatu zenean. EAJk bakea Espainiako errepublikatik aparte sinatu nahi izan zuen. Ondorioz, euskaldun asko Ipar Euskal Herrian babestu zen; eta beste asko Venezuelara, Argentinara, Mexikora eta Ameriketako Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen. 

Bilboko Burdin hesiaren azken eguna 1937

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=szQGz8RFUgc#!

viernes, 8 de febrero de 2013

GERREN ARTEKO GARAIA

 

Gerren arteko garaia

Izen honekin ezagutzen da 1918 eta 1939 urteen arteko garaia, 1918an Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion armistizioa sinatu zeneko unetik 1939an nazioarteko gatazka berri bat hasten deneko momentura arte.
Krisi ekonomikoa
Lau urte iraun zituen gatazka mundialaren ondoren berrezarri zen bakeak baikortasun orokorrezko eta hazkuntza ekonomikoko hamarraldia ekarri zuen, hurrengoetan oinarritzen zena:
*                  Nazioarteko merkataritzaren irekitze berria.
*                  Gerrak kalteturiko nazioen berreraikitzea.
*                  Aurrekorik gabeko burtsa eta jarduera finantzarioaren garapena.
Egoera errotik aldatuko zen 1929an. Urte hartako urriaren 29an New Yorkeko burtsak porrot egin zuen (ostiral beltza). Honek mundu mailako nazioarteko krisi ekonomiko bat izan zuen ondorio moduan, zeina Bigarren Mundu Gudaren hasiera arte iraungo zuen.
Hogeita hamargarren hamarkadako Depresio Handia eragin zuten arrazoietatik garrantzitsuenak hauek izan ziren:
*               Gehiegizko ekoizpena, erosketa ahalmen txikia zuen merkatuak zurgatu ezin zuena.
*               Burtsan zegoen espekulazio handia.
Crackaren ondorioak hurrengoak izan ziren:
*               Langabezia orokorra eta biztanleriaren txirotzea.
*               Ekonomi politika autarkiko eta planifikatuen adopzioa.
*               Nazionalismoaren eta kutsu faxista zuten ideologien gorakada.
Berreskuratze ekonomikoaren saiakerak: adibide estatubatuarra
Krisitik ateratzeko nazio bakoitzak bere esperimentua aplikatzeaz arduratu zen. Orokorrean, emaitzak mugatuak izan ziren edo, are gehiago, kaltegarriak:
*               Ingalaterra eta Frantziak bere koloniekin merkataritza jarduera sutsuari ekin zioten.
*               Alemaniak, Japoniak eta Italiak politika ultranazionalista eta militarista garatu zuten.
*               Errusiak ekonomi planifikazio sistema zorrotz bat ezarri zuen, zati batean Australian eta Zeelanda Berrian imitatua izan zena.
Bakarrik Estatu Batuek diseinatu zuten egiazko berreskuratze ekonomikoa eragin zuen politika bat: Franklin D. Roosevelten New Deala. Orokorrean, estatubatuar politika ekonomiko honen helburua ekimen pribatuaren eta industria, merkataritza eta finantzen gaineko kontrol estatalaren arteko oreka bat bilatzean zetzan.

Langabezia izan zen 1929ko krisiaren ondorio garrantzitsuenetarikoa. Irudian, langabetuentzako jantoki kolektiboa.
Faxismoa
XX. mendearen lehen erdialdearen fenomeno politiko berezkoena europar Estatu ugaritan faxismoaren agerpena izan zen. Bere sorreraren arrazoien artetik hurrengoak azpimarratu daitezke:
*               Lehen Mundu Gerrak eragindako mendeku nahia (Alemania).
*               Lurralde kolonialen banatze ezberdinak eragindako atsekabea (Italia, Japonia, Espainia).
*               Txirotzea eta krisi ekonomikoa 1929ko crackaren ondoren.
Faxismoa Italian jaio zen, Benito Mussoliniren eskutik, boterera 1922 iritsi zena. Laster bere adibidea Alemanian jarraitu zuten, Adolf Hitlerrek Alemaniar Alderdi Nazionalsozialista (Nazi) sortu zuenean, zeinarekin 1933an boterera helduko zen.
Faxismoaren ideologia hurrengoak ezaugarritzen du:
*               Komunismoari eta demokraziari kontra egitea, eta sistema diktatorial baten sortzea.
*               Buruzagiari gurtza eta bortxakeria: militarismoaren gorakada.
*               Plangintza ekonomikoa eta estatuaren partehartzea.
*               Nazionalismo sutsua, errudun bat bilatzearen beharrak justifikatua, arazo nazionalen ustezko erruduna (juduen kasu Alemanian).
Komunismoa
Komunismoak, Marx eta Engelsen ideietatik deribaturikoa, demokrazia burgesentzako eta sistema totalitarioentzako alternatiba bat suposatu zuen. Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte Sobietar Batasuna zen sistema komunista batek araututako herrialde bakarra, Alemanian, Italian, Espainian edo Txinan mota honetako mugimendu indartsuak zeuden arren.
Gobernu komunistaren teoriak, batez ere, hurrengo puntuetan datza:
*               Klase-ezberdintasunen ezabaketa.
*               Ondasunen eta ekoizpen baliabideen kolektibizazioa.
*               Plangintza ekonomikoa.
*               Estatuaren jarduera berezia herriaren egoera sozialak hobetzeko.
Praktikan, Estatu komunistak ez ziren inoiz iritsi erabateko kolektibizazio batera ezta mailen ezabaketara ere. Izatez, nazionalismoaren eta militarismoaren garapenak faxismoarekin antza handia zuten sistema totalitario eta zapaltzaileen sorketa erraztu zuen.
Data garrantzitsuak
1918 Lehen Mundu-Gerra bukatzen da.
*               1919 Mussolinik Alderdi Faxista sortzen du.
1920 Hitlerrek Alemaniako Alderdi Nazional-sozialista sortzen du.
*               1922 Benito Mussolini, Italiako lehen ministroa.
1929 New Yorkeko Burtsaren gainbehera. Munduko krisi ekonomikoa.
*               1933 Adolf Hitler boterera iristen da Alemanian.
1935 Abisiniaren gaineko italiar konkista.
*               1938 Alemaniak Austria beretzen du.
1939 Bigarren Mundu-Gerra lehertzen da.

lunes, 28 de enero de 2013

Errusia Iraultza

Errusia Iraultzaren eskema

8.gaia

FAXISMOA ETA NAZISMOA Gerrarteko garaian, zenbait sistema totalitario nagusitu ziren.Aurreko garaian, 1917ko iraultzaren ondoren Erruasian ezarritako erregimen komunista, Italian faxismoa(1922), eta Alemanian Alderdi nazi(1932). Halaber, azken bi erregimenek kanpo-politika erasotzailea egin zuten, eta horrek beste mundu gerra bat sorrarazi zuen, 1939an. Kontzeptu-mapa Kontzeptu mapa testu bateko kontzeptu nagusiak biltzen dituen eskema bat da. Halaber, kontzeptuen arteko loturak adierazten ditu lotura-hitzen bidez. Testu baten kontzeptu-mapa egiteko: 1.Irakurri testua, eta identifikatu kontzeptu eta ideiak nagusiak. 2.Idatzi kontzeptu orokorrenak kontzeptu-maparen goaildean, eta beste kontzeptu batzuk eta datu aipagarri batzuk behealdean, zuhaitz egitura erabiliz. 3.sartu ideiak eta kontzeptuak laukietan. 4.Adierazi kontzeptuen arteko loturak lerroen bidez. Idatzi lotura-hitzak lerroen ondean edo lerroen edian. Lana Osatu Nazismoaren eta Faxismoaren garaiko eskema non sartzen diren honako puntu hauek: -Ideologia -Erregimen ezaugarriak -Kanpoko politika -Lurralde totalitarioak