HERRIALDEKO INFORMAZIOA
link honetan behar duzun edozein herrialdeko informazioa lor dezakezu.
miércoles, 21 de diciembre de 2011
miércoles, 14 de diciembre de 2011
IKERKETA PLANA:Informazioa bilatzea eta laburtzea
XIX.MENDEKO DATU INTERESGARRIAK
Sartu iturriak ataleko web-orrietan eta landu testu interesgarriak, gero aukeratu gai interesgarriena, bilatu argazkiaak eta egin fitxa
Mikel 4.A
Erik 4 CD
Zuriñe 4CDhttps://docs.google.com/document/d/1WCJimG7HNsB8WjeCTGAXMqVlGXpwI9feZ7eRFnIYzpI/edit

martes, 29 de noviembre de 2011
Espainiako Independentzia Gerra
Frantziarrek Iberiar penintsula inbaditzeak herria piztu zuen eta Espainian gudaroste handi bat mantentzera behartu zuen Napoleon, artean Cadizeko Gorteek iraultza liberala praktikan jartzen zuten 1812ko Konstituzioaren sorketarekin.
Inbasioa eta herriaren erresistentzia
Napoleonek, Parmako Maria Luisa emazteak eta Manuel Godoy lehen ministroak menperaturiko Karlos IV.a erregearen (1788-1808) ahultasunaz baliatuz, Espainia inbaditzea erabaki zuen.
Aitzakia Portugalek, Napoleonek Ingalaterraren kontra dekretaturiko blokeo kontinentalari) laguntza eman nahi ez izatea izan zen. Enperadoreak Godoyri Portugaleko Hegoaldean Erresuma bat eta Karlos IV.ari «Ameriketako enperadore» titulua eskaini zizkien, gudaroste frantziarrak espainiar lurraldetik igarotzearen truke.
Frantziarrek Portugal inbaditu zuten eta hiri espainiar ugaritan ezarri ziren. Frantziarrak Espainiaz jabe zitezen eragindako beldurrak, Fernando printzearen jarraitzaileek 1808ko martxoan Aranjuezeko matxinada antola zezaten eragin zuen. Godoy kargugabetu egin zuten eta Karlos IV.ak bere semearen mesedetan (Fernando VII.a) abdikatu zuen.
1808ko apirilean Bayonako abdikazioak jazo ziren: Napoleonek errege familia espainiarra deitu zuen eta Fernando eta Karlos abdikatzera behartu zituen.

Bilakaera Politiko eta militarra
Espainian frantziarren aurreko jarrera banaturik zegoen:
- Frantziarrak kanporatzearen alde zeudenak Batzar Zentralaren inguruan bildu ziren. 1808ko abuztuaren 19an, Andaluziako ejertzitoak Bailenen frantziarrak garaitu zituen Castaños jeneralaren agindupean (1756-1852). Beraien lehen porrota izan zen Europan.
Jose I. Bonaparte (1808-1813), Napoleonek Espainiako tronuan jarria, Madril utzi zuen eta indar frantziarrek Gerona eta Zaragozaren gaineko setioa altxatu zuten, baina abenduan enperadorea bera bere gudarostearekin Espainian sartu zen eta anaia tronuan berrezarri zuen.
Egoera hau zela eta, herriak gerrillen gerratea erabiliz aurre egin zuen, eta honek inbaditzaileen kontrako jazarpenean herri guztia inplikatu zuen. Gerrillarien artean Espoz y Mina, Merino apaiza eta Setatsua (el Empecinado) dira aipagarrienak.
- «Afrantzesatuak» deituak zirenek Jose Bonaparte onartu zuten eta Baionako Konstituzioa burutzen eta beste neurri batzuen artean, eskubide feudalak eta Inkisizioa ezabatu zituen legedi liberalaren aldarrikapenean lagundu zioten. Frantziarrek, erresistentzia luze baten ondoren amore eman zuten Gerona eta Zaragoza setiatu zituzten berriro.
Cadizeko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa
1810ean Batzar Zentrala disolbatu zen eta Cadizen, subiranotasun nazionala bere gain hartu zuten gorte ez estamental batzuk bildu ziren. Liberalen menpean, Cadizeko Gorteek jaurerriak eta Inkisizioa, torturak eta postu publikoak lortzeko odol garbitasun frogak baliogabetu zituzten.
1812ko Konstituzioa izan zen Cadizeko Gorteek egin zuten obrarik garrantzitsuena:
- Urte bereko martxoaren 19an aldarrikatu zuten.
- Bertan, subiranotasun nazionala, botereen banaketa eta zeharkako sufragioa onartu ziren.
- Ideia liberalak espainiar egoerari egokitzeko balio izan zuen, eta ondorengo konstituzioentzat eredugarri izan zen, ez bakarrik Espainiakoentzat, baita beste nazio europarrentzat ere.
1812an ere, Espainiak Wellingtoneko dukeak (1769-1852) zuzendutako indar britainiarren laguntzarekin frantziarren kontra erasoaldi bortitza hasi zuen, hauek Arapilesen (Salamanca) garaituz. Honek Jose Bonaparte Espainiatik ihes egitera behartu zuen.
1813an, Wellingtonen agindupean zegoen gudaroste hispano-britainiarrak Gasteiz (uztaila) eta San Marcialen (abuztua) garaitu zuen. Napoleonek bere indarrak Espainiatik atera zituen eta, Valençayko hitzarmenaren bidez tronua Fernando VII.ari itzuli zion).
Data garrantzitsuak
- 1807 Fontainebleauko hitzarmena: frantziar gudarosteak Espainian sartzen dira eta Lisboa hartzen dute.
- 1808 Aranjuezeko matxinada: Karlos IV.ak bere seme Fernando VII.arengan abdikatzen du. Maiatzaren 2ko Madrilgo matxinada. Baionako abdikazioak. Gobernu Batzarren sorketa. Napoleonek Espainiako errege aldarrikatzen du bere anaia Jose I.aren izenarekin. Baionako Konstituzioa. Garaipen espainiarra Bailenen. Batzar Zentralaren sorketa Aranjuezen. Napoleon Madrilen sartzen da.
- 1809 Zaragozaren gaineko bigarren eta Geronaren gaineko hirugarren setioen amaiera. Batasun hispano-britainiarra Napoleonen kontra.
- 1810 Batzar Zentralaren desegitea; lehen erregealdia ezartzen da. Cadizeko Gorteen inaugurazioa. Cadizen gaineko setio frantziarra.
- 1812 Cadizeko Gorteek Konstituzioa onesten dute. Garaipen espainiar-britainiarra Arapiletan: Jose I.ak Madril uzten du.
- 1813 Jose I.a Gasteizko batailan garaitua delarik, Frantziara ihes egiten du. San Marcialeko bataila, azken porrot frantziarra.
- 1814 Fernando VII.a Espainiara itzultzen da eta Konstituzioaren indargabetzea dekretatzen du.
lunes, 14 de noviembre de 2011
Hiri tribuaren definizioa.
Hiri-tribuak gero eta gehiago dira
Hirian ez galtzeko Hiri-tribu desberdinetan murgiltzen...
Zeintzuk dira?
Nolakoak dira?
Zein ohiturak dituzte?
Paradoxikoa den arren, hiri-tribuena hiri-modari erabat loturiko fenomenoa da. Hiri-moda zenbat eta
indartsuagoa izan hiri-tribuak orduan eta gehiago dira. Hiri-moda jaun eta jabe bilakatzen ari den
honetan, izugarri hazten ari da, ondorioz, hiri-tribuen kopurua.
Hiri-tribuetako kideek muzin egiten diote itxura tradizional edo konbentzionala eramateari, eta beren
estetika propioa dute. Fashion victim handienak bezala, ordea, oso zorrotzak dira beren janzkerarekin,
eta beren estilo eta estetika muturreraino eramaten dute.
Fenomeno soziala
Hiri-tribuen gorakada fenomeno sozial izugarria bihurtu dela diote hiri-moda aztertzen duten adituek.
Estetika hauen inguruan gero eta kide gehiago biltzen ari dira, izan ere.
Oro har, tribu guztiek izan dute gorakada hori, baina hiri edo inguruaren arabera bat edo beste da
nagusitu dena. Hiriaren izaerak baldintzatzen du kasu honetan ere zein izango den tribu nagusia.
Bartzelona bezalako hiri batean, adibidez, 19 tribu bereizi berri ditu Udalak: almogovareak, b. boys
delakoak, hiriko ziklistak, chirrukeroak, futboleroak, garruloak, heavyak, hippyak, lolailo eta chunguitoak,
mezklak, modak, motardak, okupak, pijoak, punkyak, rockerrak, skinheadak, profesional eta
teknikoak, makineroak eta siniestroak.
Horietatik guztietatik mod, punk, heavy, rocker, siniestro eta b. boys tribuak dira sarrien aurki daitezkeenak,
hiri guztietan baitaude.
Modaren garrantzia
Hiri-tribuetako kideentzat gainerako biztanleentzat adina garrantzia du modak -
beren modak, noski- ezagutzera ematen laguntzen baitie eta beren identitatea
eratzeko bide bat ere baita. Hiri-tribuak ezberdintze kolektiboaren isla edo nahia
dira, eta bertako kideek beren identitatea adierazteko erabiltzen dute janzkera.
Horregatik kolektibo hauek ere modaren beharra dutela esaten da, moda baita
beren adierazpide nagusietako bat.
Artikulua irakurri ondoren, zer pentsatzen duzue?
Askatu mingaina eta hitz egin!
1. Artikuluan esaten da guztiok gero eta berdinago janzten
garela. Egia da? Ikastetxeetan, auzoan... ikusten duzu hori?
2. Denda kate handiek (Zara, Adolfo Domínguez,
Springfield...) inposatzen digute janzten dugun arropa estiloa?
3. Arropa janzterako orduan, telebistan ateratzen diren
pertsonengan erreparatzen duzu? Zuretzat estilo-eredu dira?
4. Artikuluan esaten da gaur egungo joera nagusia
kiroletako arropa dela. Ados al zaude?
5. Arropa erosi behar duzunean, nork erosten du:
amak edo zuk zeuk?
6. Gustatzen zaizu arropa erostea?
7. Hiri-tribuak aipatu ditu artikuluak. Zuk zenbat hiritribu
ikusten duzu kalean?
8. Hiri-tribu hauetako batekin identifikatzen zara?
9. Etxean utziko lizukete ilea, adibidez, punki-estiloan
orrazten? Zer esango lukete gurasoek, anaiarrebek...?
lana

viernes, 11 de noviembre de 2011
Emandako informazioa
| ![]() |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)