viernes, 8 de febrero de 2013

GERREN ARTEKO GARAIA

 

Gerren arteko garaia

Izen honekin ezagutzen da 1918 eta 1939 urteen arteko garaia, 1918an Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion armistizioa sinatu zeneko unetik 1939an nazioarteko gatazka berri bat hasten deneko momentura arte.
Krisi ekonomikoa
Lau urte iraun zituen gatazka mundialaren ondoren berrezarri zen bakeak baikortasun orokorrezko eta hazkuntza ekonomikoko hamarraldia ekarri zuen, hurrengoetan oinarritzen zena:
*                  Nazioarteko merkataritzaren irekitze berria.
*                  Gerrak kalteturiko nazioen berreraikitzea.
*                  Aurrekorik gabeko burtsa eta jarduera finantzarioaren garapena.
Egoera errotik aldatuko zen 1929an. Urte hartako urriaren 29an New Yorkeko burtsak porrot egin zuen (ostiral beltza). Honek mundu mailako nazioarteko krisi ekonomiko bat izan zuen ondorio moduan, zeina Bigarren Mundu Gudaren hasiera arte iraungo zuen.
Hogeita hamargarren hamarkadako Depresio Handia eragin zuten arrazoietatik garrantzitsuenak hauek izan ziren:
*               Gehiegizko ekoizpena, erosketa ahalmen txikia zuen merkatuak zurgatu ezin zuena.
*               Burtsan zegoen espekulazio handia.
Crackaren ondorioak hurrengoak izan ziren:
*               Langabezia orokorra eta biztanleriaren txirotzea.
*               Ekonomi politika autarkiko eta planifikatuen adopzioa.
*               Nazionalismoaren eta kutsu faxista zuten ideologien gorakada.
Berreskuratze ekonomikoaren saiakerak: adibide estatubatuarra
Krisitik ateratzeko nazio bakoitzak bere esperimentua aplikatzeaz arduratu zen. Orokorrean, emaitzak mugatuak izan ziren edo, are gehiago, kaltegarriak:
*               Ingalaterra eta Frantziak bere koloniekin merkataritza jarduera sutsuari ekin zioten.
*               Alemaniak, Japoniak eta Italiak politika ultranazionalista eta militarista garatu zuten.
*               Errusiak ekonomi planifikazio sistema zorrotz bat ezarri zuen, zati batean Australian eta Zeelanda Berrian imitatua izan zena.
Bakarrik Estatu Batuek diseinatu zuten egiazko berreskuratze ekonomikoa eragin zuen politika bat: Franklin D. Roosevelten New Deala. Orokorrean, estatubatuar politika ekonomiko honen helburua ekimen pribatuaren eta industria, merkataritza eta finantzen gaineko kontrol estatalaren arteko oreka bat bilatzean zetzan.

Langabezia izan zen 1929ko krisiaren ondorio garrantzitsuenetarikoa. Irudian, langabetuentzako jantoki kolektiboa.
Faxismoa
XX. mendearen lehen erdialdearen fenomeno politiko berezkoena europar Estatu ugaritan faxismoaren agerpena izan zen. Bere sorreraren arrazoien artetik hurrengoak azpimarratu daitezke:
*               Lehen Mundu Gerrak eragindako mendeku nahia (Alemania).
*               Lurralde kolonialen banatze ezberdinak eragindako atsekabea (Italia, Japonia, Espainia).
*               Txirotzea eta krisi ekonomikoa 1929ko crackaren ondoren.
Faxismoa Italian jaio zen, Benito Mussoliniren eskutik, boterera 1922 iritsi zena. Laster bere adibidea Alemanian jarraitu zuten, Adolf Hitlerrek Alemaniar Alderdi Nazionalsozialista (Nazi) sortu zuenean, zeinarekin 1933an boterera helduko zen.
Faxismoaren ideologia hurrengoak ezaugarritzen du:
*               Komunismoari eta demokraziari kontra egitea, eta sistema diktatorial baten sortzea.
*               Buruzagiari gurtza eta bortxakeria: militarismoaren gorakada.
*               Plangintza ekonomikoa eta estatuaren partehartzea.
*               Nazionalismo sutsua, errudun bat bilatzearen beharrak justifikatua, arazo nazionalen ustezko erruduna (juduen kasu Alemanian).
Komunismoa
Komunismoak, Marx eta Engelsen ideietatik deribaturikoa, demokrazia burgesentzako eta sistema totalitarioentzako alternatiba bat suposatu zuen. Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte Sobietar Batasuna zen sistema komunista batek araututako herrialde bakarra, Alemanian, Italian, Espainian edo Txinan mota honetako mugimendu indartsuak zeuden arren.
Gobernu komunistaren teoriak, batez ere, hurrengo puntuetan datza:
*               Klase-ezberdintasunen ezabaketa.
*               Ondasunen eta ekoizpen baliabideen kolektibizazioa.
*               Plangintza ekonomikoa.
*               Estatuaren jarduera berezia herriaren egoera sozialak hobetzeko.
Praktikan, Estatu komunistak ez ziren inoiz iritsi erabateko kolektibizazio batera ezta mailen ezabaketara ere. Izatez, nazionalismoaren eta militarismoaren garapenak faxismoarekin antza handia zuten sistema totalitario eta zapaltzaileen sorketa erraztu zuen.
Data garrantzitsuak
1918 Lehen Mundu-Gerra bukatzen da.
*               1919 Mussolinik Alderdi Faxista sortzen du.
1920 Hitlerrek Alemaniako Alderdi Nazional-sozialista sortzen du.
*               1922 Benito Mussolini, Italiako lehen ministroa.
1929 New Yorkeko Burtsaren gainbehera. Munduko krisi ekonomikoa.
*               1933 Adolf Hitler boterera iristen da Alemanian.
1935 Abisiniaren gaineko italiar konkista.
*               1938 Alemaniak Austria beretzen du.
1939 Bigarren Mundu-Gerra lehertzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.